lacasinegra kontzientzia kolektibo sakon batengatik eta batetik sortutako proiektu bat da. Orain arte, euren proiektuek oso bide desberdinetatik eraman dituzte: egunerokotasunerantz zuzendutako berehalako begirada bat eraikitzetik ikus-entzunezko kartografiak sortzera, tarteko pausu ugari emanez: remix, muntaia zinematografikoari buruzko gogoeta edo ikaskuntza eta ikus-entzunezkoaren arteko harremanei buruz. Hala ere, euren lan guztien aurrean beti premisa bera dago: erantzunei uko egin eta aurrera egiteko aukera ematen dien zalantza berri bat planteatzea.
2014an Pas à Genève estreinatu zuten, euren lehen luzemetraia, alegia, Sevillako Zinemaldian. Filmea jaialdi desberdinetan eta nazioarteko erakusketetan ikusi ahal izan zen, esaterako: Lima Independiente (Lima), FestiFreak (Mar del Plata), Márgenes (Madril) edo Cinema d’Autor (Bartzelona) –eta oraingoan baita PLATen ere, online eta doan-. Horrez gain, Scribe 2T14 Sarirako aukeratuen artean egon zen.