Indarkeria sexistarik gabeko aisialdia

Punto de Vista, Iruñeko Udalaren Indarkeria sexistarik gabeko aisialdia ekimenari atxiki zaio, eta bere gain hartu du kulturgune seguruak, errespetuzkoak eta inklusiboak eraikitzeko konpromisoa. Ekimen hori jaietako eta aisialdiko guneetan indarkeria sexista prebenitzeko eta haren aurrean jarduteko protokoloan zehazten da, eta Baluarte protokolo horri atxikita dago. Indarkeria horien aurrean sentsibilizazioan, prebentzioan, prestakuntzan eta koordinazioan oinarritutako eredua sustatzen du protokolo horrek. Haren helburua da pertsona guztientzat eskubide berdinak bermatzea eta kulturguneei tresna eraginkorrak ematea indarkeriak prebenitzeko, indarkeria jasaten dutenak babesteko eta edozein egoeraren aurrean behar bezala erantzuteko.

Punto de Vistak protokolo horren printzipioak bere egiten eta aplikatzen ditu, eta, gainera, bere egoitza laguntzaileak animatzen ditu hari atxiki dakizkiokeen. Horrek esan nahi du konpromiso aktiboa hartu behar dela publikoa sentsibilizatzeko, jaialdiko guneak eta dinamikak berrikusi behar direla eta ingurune seguruak bultzatuko dituzten egiturazko neurriak hartu behar direla. Era berean, Baluarteko talde profesionaleko kideek prestakuntza espezifikoa jaso dute indarkeria sexistako egoerak identifikatu, prebenitu eta haien aurrean jarduteko, udal-ekimenak ezarritako irizpideei jarraiki. Jaialdiari atxiki zaizkion egoitzetan, publikoak ageriko informazio-seinaletikaren bidez identifikatu ahal izango du atxikimendu hori, zeinak adierazten baitu indarkeriarik gabeko aisialdiarekiko konpromiso aktiboa.

Protokoloa modu eraginkorrean inplementatzen laguntzeko eta erantzun egokia bermatzeko, publikoari eta langileei orientazioa eta laguntza eskaintzeko diseinatutako zenbait baliabide jartzen ditu eskuragarri jaialdiak.

Indarkeria sexista jasaten edo ikusten baduzu, hemen eskuragarri dagoen galdetegia bete eta Punto de Vistan ekimen honen arduraduna den Teresa Morales de Álavarekin harremanetan jar zaitezke, +34 948 066 195 telefono-zenbakiaren edo puntodevista@nicdo.es helbide elektronikoaren bidez.

Ekimenari, protokoloari eta eskura dauden baliabideei buruz informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu https://ociolibreviolenciasexista.pamplona.es webgunea.

Indarkeria sexistarik gabeko aisialdia
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.