Ikus-entzunezko Komunikazioan doktorea da, abangoardiako zineman, zinema esperimentalean eta artisten zineman espezialista. 2009. urtetik, Xcèntric zinema esperimentaleko programa eta ikus-entzunezko beste proiektu batzuk koordinatzen ditu CCCB Bartzelonako Kultura Garaikideko Zentroan. Programatzaile lanak ere egin ditu hainbat jaialdi eta arte zentrotan, hala nola S8 Mostra de Cinema Periférico (A Coruña), Montehermoso (Gasteiz) edo Tabakalera (Donostia). Aldian behin, zinema esperimentalari buruzko eskolak ematen ditu unibertsitateko master eta graduondokoetan, irakasle gonbidatu gisa. Aldi berean (eta tarteka), collagearen eta super-8aren arloetan garatzen du jarduera artistikoa.