Sin ton ni son

HerrialdeaItalia, Espainia, Portugal Año2026 Iraupena30 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaHitzik gabekoa ZuzendaritzaVíctor Ladera

Mundu mailako estreinaldia.

Aurkezpena eta solasaldia Víctor Laderarekin (zuzendaria) eta Inés Calerorekin (programatzailea).

 

Zinemaren artifizioak biluzten dituen premisa erradikal batekin, Víctor Laderak ohiz kanpoko teknika minimalistarekin egindako bidaia hipnotikoa adierazten du, bideokamera analogikoarekin filmatuz, muntaketarik gabe eta kasete-magnetofono batekin sortutako soinu-banda obsesibo batekin.

Sin ton ni son hogeita hamar minutu irauten duen filma da, hogeita hamar minutuko DV zinta magnetiko batean grabatua dagoelako. Ez dago plano bakoitza berrinterpretatuko duen ondorengo muntaketarik, jatorrizko emozioa etengo duenik. Hartualdi guztiak behin betikoak dira, argi-aldaketa bakoitza espresio-aldaketa bat, iraungipen bakoitza prosa esperimental trinkotuaren puntuazio bat, non zoria ere inskripzio artistikoaren baitan da. Víctor Ladera zinemagilearen hizkera digitalaren esplorazio magnetikoa soinu-teknika harrigarri batekin paraleloan doa. Soinu-teknika horrek ahaztutako tramankulu baten (kasetearen) aukeretan sakontzen du, narratiba malenkoniaz eta setaz blaitzen duten azelerazioen eta mantsotzeen bukle adierazgarri bat sortuz. Bidaia bat ustez Florentziara, edo agian Mallorcara, edo beharbada Portugalera, erretinan sartzen diren argiak eta enkoadraketak, ilunabar liluragarria. Film osoa eraikuntza bat da, plano bakoitza film bat da, azalkeria guztia kenduta eta sentimendu bat aurkitu nahian, non dena esanda baina ezer idatzi gabe geratzen den.

Miquel Martí Freixas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.