Perishable Idol

HerrialdeaFrantzia, Qatar, Kuwait Año2025 Iraupena18 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaArabiera, JBAI/G. ZuzendaritzaMajid Al-Remaihi

Estreinaldia Espainian.

Aurkezpena eta solasaldia Majid Al-Remaihi (zuzendaria) eta Antonio Miguel Arenasekin (programatzailea).

 

Kuwait hiriaren parean dagoen Failaka uharteko jatorria duen arkeologo bat Golkoko Gerraz geroztik abandonatuta dagoen leku horretara itzuli da. Bidaia bakarti bati ekin dio iraganeko hondakinetan barrena eta hondakin horietan bizi diren mamuak gogora ekarriz, azken erritua betetzeko.

Izen eta biztanle asko izan dituen uhartea: Failaka edo Ikarus, sumertar, greziar eta arabiarrentzako babeslekua. 5.000 urteko historia jarraituaren ondoren, denboraren fluxua eten egin zen 1991n, Golkoko gerraren bonbardaketen ondorioz, uhartea hustu egin behar izan zutenean. Jatorriz, uhartekoa den arkeologo bat, Hassan Al-Failakawy, indusketak egitera itzuli da, eta hondakinekin berriz topo egin duenean, bidaia bati ekin dio uhartean etendako genealogian barrena.  Ahanzturaren eta herentziaren, gerraren arrastoen eta iraganeko biziraupenen azterketa gisa egindako itzulera. Denboraren geruza multiformeak antzinako jainko batengan agertzen dira. Jainko horrek azken erritu-ekintza bat eskatzen du ahanzturatik: irudi bihurtzea berriz ere existitu ahal izateko. Historiak materia bizigabean gelditu dela eta atzera egin duela dirudien tokian, oroimena mutututa geratzen da ondare eta ezinbestean hilda dagoen irudi bitxi bihurtzen denean. Majid Al-Remaihik film-mikrokosmos batera gonbidatzen gaitu, non koadro bakoitzak arrakala fin bat irekitzen duen errealitatean, eta arrakala horretatik iraganeko eta etorkizuneko mamuak agertzen diren eta zorabioz antzematen dugun mundu baten amaiera (edo munduari gaur egun zentzua emateko dugun gaitasunaren amaiera).

Margot Mecca

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.