Nuestro Cuerpo Es Una Estrella Que Se Expande

HerrialdeaMexiko Año2025 Iraupena84 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaGaztelania, ingelesa, JBAI. ZuzendaritzaTania Hernández Velasco, Semillites Hernández Velasco

Aurkezpena eta solasaldia Tania Hernández Velasco eta Semillites Hernández Velasco (zuzendariak) eta Ekhiñe Etxeberriarekin (programatzailea).

 

Tania eta Semillites zuzendarien filmak bi anai-arreben arteko lotura du abiapuntu eta begirada hau proposatzen du: gorputzak soilik intimo izateari utzi eta historiak, herentziak eta ikasitako begiradek zeharkatzen duten espazio bihurtzen da.

Nuestro Cuerpo Es Una Estrella Que Se Expande oso film pertsonala da, poetikoa eta esperimentala, zinema abstraktua, elementu performatiboak, familia-erretratua eta gorputz-paisaia konbinatzen dituena.

Taniak eta Semillitesek elkarrekin zuzendutako film honek zuzendari horien gorputzetan zehar bidaia metaforiko bat egitea proposatzen du. Gorputz horiek arbuiatuak izan dira eta paisaia gisa (haranekin, ibaiekin eta gatz-lautadekin) filmatu dituzte. Horrela, beraz, nortasunak eta oroitzapenak zeharkatzen duten lurralde gisa agertzen dira gorputzak.

Jolasaren eta esperimentazio formalaren bidez, filmak gorputzaren eta arrazaren nortasuna, herentzia eta oroitzapena aztertzeaz gain, narratiba kolonialak berrirudikatzen ditu, zentzumenen esperientziara narratiba konbentzionalera baino gehiago hurbilduz. Bere plastikotasunagatik eta irudien eta ahotsen egiturekin egindako lanagatik nabarmentzen da batez ere. Une batzuetan, filma gehiago hurbiltzen da Taniaren esperientziara; beste batzuetan, Semillitesenera; eta beste batzuetan, bi ahotsak elkartu egiten dira eta erabat integratuta geratzen dira, pantailatik haratago mantentzen diren sentsibilitatea eta intimitatea sortuz.

Ekhiñe Etxeberria

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.