Fomos Ficando Sós

HerrialdeaEspania Año2025 Iraupena82 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaGaliziera, JBAI/G ZuzendaritzaAdrián Canoura

Estreinaldia Espainian.

Aurkezpena eta solasaldia Adrián Canoura (zuzendaria) eta Inés Calerorekin (programatzailea).

 

Bakardadearen neurrigabetasuna. Distantziaren isiltasunak. Itsasoko musikak. Adrián Canoura zinemagile eta bideo-artista galiziarrak itsas familia-bidaia osatzen du, aitarekin batera nabigatuz, memoriaren olatuak zeharkatzeko gai den itsasontzi sentsorial batean.

Fomos Ficando Sós lanak aingura altxatzen du jada izenburuan, itsas eta galiziar erreferentzia bat baitu: «Bakarrik geratzen joan ginen, itsasoa, itsasontzia eta gu». Raúl marinelak eta haren seme Adriánek distantziaren, hitz gutxiren eta portutik aldentzen ziren ontzien bitartez lotu zuten haien arteko afektua. Filma zinemagileak aitari egindako karta atmosferiko bat da, soinu eta melodia onirikoz osatua, artxibo zaharrekin eta egungo zehar-bideekin. Canourak, DJ bat izango balitz bezala, materialak eta oroitzapenak nahasten eta batzen ditu, gorabeheren eta ezustekoen, tonalitateen eta amets-irudien saio zirraragarria antolatuz, olatuen kulunka baretik memoriaren garrasietaraino. Ozeanoan eta ortzian murgiltzen den konposizioa, Peter Hutton, Vikingland edo goiburu duen Manuel Antonioren poema durundatuz, helmuga hunkigarri bezain paregaberantz zuzentzeko.

Miquel Martí Freixas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.