Eurydice in the Underworld

HerrialdeaItalia Año2025 Iraupena14 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaIngelesa, JB/G ZuzendaritzaFelicity Palma

Europan estreinaldia.

Aurkezpena eta solasaldia Felicity Palma (zuzendaria) eta Inés Calerorekin (programatzailea).

 

Eurydice in the Underworld Kathy Acker bularreko minbiziak jota hil zen nobelagile esperimentalaren egunerokoen egokitzapen librea da. Artisau-film lazgarri honek performancea, soinu eta irudien lanketa eta Ackeren egunerokoak konbinatzen ditu, bakardadeaz, alienazioaz, krisi psikosexualaz eta gaixotasun horrek eragindako beldurrez hitz egiteko.

Orfeo eta Euridizeren mitoaren berrinterpretazio intimo hau Kathy Ackeren, bularreko minbiziak jota hildako nobelagile esperimentalaren, izen bereko liburuaren egokitzapen esperimentala ere bada. Ackeren egunerokoen bidez, tratamendu onkologikoak emakume gazte baten gorputzean dituen ondorio fisiko, emozional eta sozialak jorratzen ditu filmak. Minari, lazturari eta bakartze sozialaren itzalei, krisi sexualari eta minbiziaren ondorioei buruzko narrazio berdingabea da. Performancearen, soinuaren eta hitzaren bidez, zuzendaria desagertuta dauden paisaietara itzultzen da, eta kontakizun bisual eta testualki gordina sortzen du. Mitoak sinbolo gisa funtzionatzen du, trauma, niaren leheneratzea eta barneko azpimunduko bizitza arakatzeko, eta azpimundurako jaitsiera horrek borrokan ari den lurralde politiko eta poetiko gisa agertzen du gorputz gaixoa.

Inés Calero

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.