Nazioarteko estreinaldia
Jeanne Liotta nazioartean ezaguna egin zen Observando el cielo (2007) pelikularekin. Super 8 kamerak hartu eta urte askotan grabatu zituen Manhattango Lower East Sideko bizilagun katolikoek Aste Santuan egiten zituzten errituak. Filmak irudi horiek (eta soinuak) itzuliko dizkigu, hiri antropologia esperimentaleko lan xarmangarrian. New Yorkeko errealismoa.
Zinemaldiak
New York Film Festival.
Jeanne Liotta
Jeanne Liotta. New Yorkeko zinegilea eta artista, irakaskuntzan ere aritzen da, eta, azken hamarkadan, klaseak eman ditu honako leku hauetan: New School for Social Research, Pratt Institute, San Franciscoko Arte Institutua eta Bostongo Museum School. Gaur egun, irakaslea da Colorado Boulderreko Unibertsitatean eta Bard Collage-ko Milton Arte Eskolan. The Science Project azken lana esan du artearen, zientziaren eta filosofia naturalaren arteko elkargunea dela. Beste tituluetariko bat, Observando El Cielo (2007) filma, hamarkadako filmik onentzat hartu zuen Lincoln Centerreko Film Societyk, eta pelikulak Film Labur Onenaren saria jaso zuen Rotterdamgo Jaialdian, 2008. urtean.