Coroa de Espinhos

HerrialdeaPortugal Año2026 Iraupena19 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaPortugesa, JBAI/G ZuzendaritzaFrancisco Moura Relvas

Mundu mailako estreinaldia.

Aurkezpena eta solasaldia Francisco Moura Relvas (zuzendaria) eta Inés Calerorekin (programatzailea).

 

Gure errealitatearen bertsio distopiko samar batean, Fontainhas auzoa (Lisboa) higiezinen espekulazio-sare ilun batean sartuta dago bete-betean. Desagertzeak eta beste elementu kezkagarri batzuk daudenez, auzotar bat susmatzen hasiko da.

Apur bat aldatutako errealitatearen errepresentazio batean, Lisboako Fontainhas auzoa higiezinen espekulazio-sare ilun batean sartuta aurkitzen da bete-betean. Lehen kanpoaldeko auzo herrikoia zena inbertsiorako ondasun preziatu bihurtuko da, bertako bizilagunak desagertzen doazen heinean (edo arima galtzen). Pozoitzeak, konspirazioak eta presentzia misteriotsuak dira beldurrezko zinemaren kodeez libreki jabetzen den eta gertutasunagatik kezkagarria den agertoki aurreapokaliptiko baten aurrean jartzen digun filmaren elementuak. Generoaren eta herentzia zinematografikoen bereizgarri estilistikoak berrasmatuz eta horien esanahia aldatuz, Francisco Moura Relvas errealitatearekin eta haren distortsioekin jolasten da, kapitalismo berantiarreko hiri-eraldaketen basakeria guztia itzultzen digun gezur ironiko bat agertzeko. Fikzioaren interferentziek, aldiz, ikusezin bihurtu den eguneroko indarkeria ikustea ahalbidetzen digute. Bene-benetako beldurra, teknikarien eta higiezinetako agenteen aurpegia duena. Exorzismoa kapitalaren erasoari, intsumisio- eta erresistentzia-keinu etsia.

Margot Mecca

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.