Cairo Streets

HerrialdeaFrantzia Año2025 Iraupena19 min. Proiekzio formatuaDCP HizkuntzaArabiera, frantsesa, JBAI/G ZuzendaritzaAbdellah Taïa

Estreinaldia Espainian.

Aurkezpena eta solasaldia Abdellah Taïa (zuzendaria) eta Antonio Miguel Arenasekin (programatzailea).

 

«Urtarrila, 2007. El Cairora itzuli naiz lanagatik. Zure telefono-zenbakia aldatu duzu, Omar. Aurkitu egin behar zaitut… Maite zaitut. Abdellah».

Bada zerbait hirian zehar kamera batekin ibiltzean flâneur figurara eramaten gaituena, gure protagonista horren oso zale bada ere egiaz. Eta hiri hori Kairo da, bere koloreekin eta eskuz margotutako filmen kartelekin zinemetako ateetan. Haietako batean, eskutik heldu zion maitaleak. Sekretu hori aitortzeak beste hiri bat erakusten du bere irudietan. Kaleak bestetasunez betetzen dira, samurtasunez blai.

Zuzendaria definizio gutxiko bere DV miniarekin ispiluaren aurrean. Izan ere, hau autorretratu bat da, duela bi hamarkada Kairora itzuli zeneko hiri-sinfonia edo eguneroko gisa. Bere amaren etxe xumera itzuli zen, eta debozioz entzun eta filmatzen du hura, Youssef Chahine egiptoar zuzendari mitikoaren filmaketa batean lan egiteko, zeinarekin adiskidetasun ederra abiatu duen.

Bere erregistroak aukera ematen du hiriko soinu, argi eta erritmo ikusezinak arnasteko, voyeur eta pertsonaia gisa ere integratuz, jendearekin bat eginez maitale baten bila, pantailan mezuak jaurtitzen dizkio hari eta aurpegi bakoitzean, gorputz bakoitzean aurkitzen du. Telebistan agertzen diren antzinako filmetako eszenek balio diote soinu-banda gisa. Babestu egiten dute. Chahinek musu bat botaz esan dio agur, zorte ona opatuz. Zinemak eta bizitzak jarraitu egiten dute, kredituetatik haratago.

Antonio Miguel Arenas

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.