Estreinaldia Espainian.
Aurkezpena eta solasaldia Inés Calerorekin (programatzailea).
Metafora bisualen, esketxen eta performance-uneen bidez, 3cm of Complexity lanak umorea eta grazia formala erabiliz arakatzen du ondoezaren jatorria artistaren organismoan. Burnout-ari (langile errearen sindromeari) eta egunerokoaren gorabeherei buruzko saiakera dibertigarri eta oso pertsonala da.
Hiru zentimetro hutsalak izan daitezke, edo traba handiak eragin ditzakete: neurketa non egiten den, hor dago koxka. Filmak Greziako baso-suteak, akidura eta hipokondria lotzen ditu, Austriako osasun-sistemari buruzko kritika alde batera utzi gabe. Zertan datoz bat gai horiek? Anna Vasof-i utziko diogu hori erantzuten. Begirada argi bezain garratza eta stand-up comedy delakoarekin nolabaiteko zerikusia duen tonua erabiliz, zinemagileak metafora bisualak, esketxak eta makina bat tramankulu sinestezin kateatzen ditu, kolapso mental, fisiko eta estrukturala material zinematografiko bihurtzeko. Umoretik eta ironiatik abiatuta, filmak erresilientzia eta bizitzak bizirik irauteko dituen anbiguotasunak jorratzen ditu, eta perspektiban jartzen du egunerokotasunaren intentsitatea (eta hauskortasuna).
Inés Calero