Berdintasuna eta kontziliazioa

Hasiera-hasieratik, Punto de Vistak ahaleginak egin ditu bere ekintza-eremuan benetako genero-berdintasuna islatzeko beharrari adi dagoen jaialdia izateko. Zinemaren industria desberdintasuna arindu nahian dabil oraindik ere, eta, beraz, funtsezkoa da egoera hori aldatzeko lan egitea. Punto de Vistaren egunerokoan saiatzen gara emakumezko zein gizonezko zuzendariek egindako filmak programatzen, hizkuntza inklusiboa integratzen edo behar bezala aintzakotzat hartuak izan ez diren emakumezko zinemagileen figura aldarrikatzen.

NICDOk, jaialdia antolatzen duen erakundeak, Berdintasun Plan bat eta hizkuntza inklusiboa erabiltzeko gidak ditu, eta 2019az geroztik, enpresa publiko guztientzat protokolo komuna du lan- eta sexu-jazarpena prebenitzeko eta halakoetan jarduteko.

Gainera, 2022tik aurrera lanean ari gara ekitaldian kontziliazioa bultzatzeko, eta, Punto de Vista Ludoteka: El Globo Rojo sortu dugu horretarako. Sei hilabete eta hamabi urte bitarteko haur eta gaztetxoentzako gunea da, eta taldeak, akreditazioa duten pertsonek eta, oro har, publikoak erabil dezakete jaialdiaren hainbat egunetan. Ekimen hori CIMArekin (Emakume zinemagileen eta ikus-entzunezkoen elkartea) elkarlanean eraman dugu aurrera, Parenting at Film Festivals kolektiboarekin batera, eta Zorionak Kids & Party Ludotekak kudeatzen du.

Berdintasuna eta kontziliazioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.