Punto de Vista jaialdiak Programatzaile Gazteen talde berri baterako deialdia ireki du (15 eta 19 urte bitarteko gazteentzat); gazte hauek saioak antolatu eta aurkeztuko dituzte Foco Punto de Vista, Heroínas de Cine eta Ateneo Navarro zikloekin elkarlanean.
Punto de Vista-k 2026rako Moving Cinema x Punto de Vista Programatzaile Gazteen programa zabaldu du. Programak 15 parte-hartzaileko taldea bilduko du, eta urtean zehar gure hirian egiten diren zinema-ziklo desberdinak aurkeztu eta programatzeko aukera izango dute. Horretarako, koordinatzaileen laguntza eta aholkularitza izango dute, esperientzia osoan zehar gidatuko dituztenak. Gainera, Patxi Burillo zinemagilea izango da haien mentore nagusia, eta jardueraren jarraipen etengabea egingo du.
Proposamen honen bidez, zinemarekiko interesa duten eta aurretiko esperientziarik ez duten 15 eta 19 urte bitarteko gazteek zinemaren mundura hurbiltzeko aukera izango dute, zinema-programazioaren praktikaren bitartez, publiko jakin baterako filmak hautatzeko prozesuak eta irizpideak ezagutuz. Jarduerak, halaber, zinema gozatzeko ohitura sustatzea eta ikus-entzunezko lanen inguruan begirada kritiko eta sortzailea piztea du helburu.
Horretarako, honako programa hau diseinatu da, hiru multzotan banatua eta zinemaren eta kulturaren arloan erreferentziazkoak diren erakundeekin elkarlanean antolatua:
Izen-emateak hemen daude zabalik: