Jaialdiaren 20. edizioa Iruñean egingo da 2027ko martxoaren 9tik 14ra.
Sail Ofizialean izena emateko epea 2026ko urriaren 15a arte egongo da zabalik. 2025ko abuztuaren 1etik aurrera egindako edozein nazionalitatetako film dokumentaletan parte hartu ahal izango dute. Punto de Vistak ez du fikziozko filmik onartzen, ez instituzionalik, ez publizitatekorik, ezta erreportajerik edo kazetaritza-lan hutsik ere. Ez dago mugarik gaiari, iraupenari edo jatorrizko hizkuntzari dagokionez.
Ez da onartuko Espainiako areto komertzialetan estreinatutako, komertzialki editatutako edo Espainiako telebista-kateren batek emandako filmik, ez eta jaialdia amaitu baino lehen estreinatutakoak ere.