1508
Aurreko ekitaldietan gertatu moduan, Punto de Vistak Gazteen epaimahaia izango du 2026ko apirilaren 20tik 25era Iruñean egingo den jaialdiaren hemeretzigarren edizioan. Ireki da 18 eta 25 urte bitarteko gazteek izena emateko prozesua, Film onenari gazteen saria emateko filma aukeratzen parte hartzeko.
Gazteen epaimahaia 20 bat gaztek osatzen dute, eta Sail ofizialeko film guztiak ikusi beharko ditu. Gainera, epaimahaiko kideek jaialdiaren programazio guztia ikusteko akreditazio bat jasoko dute, eta Punto de Vistako taldeak gomendioen eta jaialdira hurbilduko diren partaideekin, akreditatuekin eta gonbidatuekin topaketen hautaketa bat diseinatuko du.
Azkenik, Punto de Vistak Gazteen Nafarroako Institutuarekin lankidetza mantenduko du, eta Nafarroako Europako Gazte Txartelaren programaren bidez, Europako edozein txokotan bizi diren bi titularri epaimahaiko kide izateko aukera emango zaie. Ekimenaren xehetasun eta baldintza guztiak hemen kontsulta daitezke.
Informazio gehiago hemen: info@puntodevistafestival.com.