Nayra Sanz Fuentes zuzendaria, idazlea eta produktore independentea da. Begirada kritiko eta poetikoa erabiliz, haren obrak ikusgai eta ezkutuan dagoenaren arteko mugak arakatzen ditu; norbanakoaren eta botere-egituren arteko mugak.
Filologia Hispanikoan, Filosofian eta Zinema Zuzendaritzan trebatua, fikzioaren, dokumentalaren eta saiakera zinematografikoaren arteko filmak egiten ditu. Haren lanek gizakiaren, naturaren eta teknologiaren arteko harreman estuan sakontzen dute.
Rinoceronte Films ekoiztetxearen sortzailea da, eta sormen-lana irakaskuntzarekin eta kultur programazioarekin uztartzen du.
Nayra Sanz Fuentesek Huarte Zentroan egindako egonaldiaren baitan X Films sailerako garatu duen ikerketa proiektuaren emaitzak aurkezten ditu. Proiektuak zauria du abiapuntu, gorputza tradizioa, arriskua eta izate kolektiboa inskribatzeko leku gisa irudikatuz.