Saioak unibertsitateetan

Letter to the Editor

40 urtez baino gehiagoz The New York Times egunkariaren paperezko edizioetatik moztutako argazkiz osatua, Letter to the Editor albisteen jonki baten hausnarketa sentitua da; aro digital honetan, negar-kantu bat paperezko egunkariaren heriotzagatik.
 
Aurkezpena eta solasaldia Alan Berliner (zuzendaria), Teresa Morales de Álava (Zuzendari Exekutiboa) eta Efrén Cuevasekin (UNAVeko irakaslea).
 
*Saioa ingelesez.
Letter to the Editor

BENITA

Benita Raphan zinemagile newyorktarrak, bere film laburretan osasun mentalaren, berrikuntzaren eta sormenaren arteko harremana aztertu zuenak, bere buruaz beste egin zuen COVID pandemian. Alan Berlinerrek gorazarre ederra egin dio: zinemagile batek zinemagile bati egindako erretratu, filmatzeari buruzko film bat.
 
Aurkezpena eta solasaldia Alan Berliner (zuzendaria) eta Efrén Cuevasekin (UNAVeko irakaslea).
 
*Saioa ingelesez
BENITA

Hitzaldi ilustratua: Volver a casa tan tarde

Saio honetan, Celia Viada Casok jaialdiaren 2025eko edizioan “X Films” proiektu gisa sortutako Volver a casa tan tarde (2025) pelikularen sormen prozesua azalduko du. Horretarako, bai lehen ideiak eta baita pelikulaz haratago doazen oiartzunak ere baitan hartzen dituen artearen ikerketarako ikuspegi batean oinarrituko da.
 
Aurkezpena eta solasaldia Celia Viada Caso (zuzendaria) eta Teresa Morales de Álavarekin (Zuzendari Exekutiboa).
Hitzaldi ilustratua: Volver a casa tan tarde
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.