Les Voyageurs
David Bingong, Espainia, Kamerun, 2025, 61 min, DCP, gaztelania, frantsesa, JBAG.
Informazio praktikoa:
Bi saio apirilaren 24an, ostirala, 9:30etan eta 12:00etan, Nafarroako Filmotekan. Bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleei zuzendua. Interesa duten ikastetxeak
produccion@puntodevistafestival.com helbidean jar daitezke gurekin harremanetan.
Les Voyageurs filmak Europara iritsi nahi duten afrikar migratzaile askoren egunerokotasuna erakusten du, haietako baten lehen pertsonako kontakizunaren bidez. David Bingongek kontatzen digu, handycam batekin grabatu zuen materialaren bitartez, nola bera eta beste gazte batzuk duela hamarkada bat Marokotik irteten saiatzen ziren Espainiara iristeko.
Hasieran, bere lagunek mesfidati begiratzen diote filmaketari; baina pixkanaka ohartzen dira bidaiaren lekukotasuna uztearen garrantziaz. Grabazioaz kontziente bihurtzen dira, kamera babesten dute, eta azkenean beraiek ere filmatzen hasten dira. «Gorde irudi hauek, gure seme-alabei erakutsi behar dizkiegu», esaten dio bere lagunetako batek.
Horrela, Tánger inguruko baso batean migratzaileen komunitate bat nola eratzen den ikusiko dugu; han lo egiten dute harrapatuak ez izateko. Era berean, kanpaleku horren barne-dinamikak ere ikusiko ditugu: epaiketak, apustuak, sukalde komunala, dantzak eta inprobisatutako kantuak, haien sentimenduak eta bizipenak agerian uzten dituztenak. «Hain bidaia luze batean, denetarako dago lekua (...): samurtasunerako, atsedenaldirako, maitasunerako». Bere memoria pertsonalak eta kolektiboak berrikusiz, Bingongek errefuxiatuen krisi iraunkorraren testigantza bakarra utziko du, protagonisten ahotsetatik bertatik kontatua.