Kamerarik gabeko animazioa

Kamerarik gabeko animazioa
Adina: 9 - 12 urte
Iraupena: 2 - 3 ordu
Ordutegia: 11:00 – 13:00
Civivox Mendillorri
 
Informazio praktikoa:
Apirilak 25, larunbata, 11:00etan, Mendillorriko Civivoxen. 6-12 urteko gaztetxoei zuzendua. Izen emateak Civivox sarearen kanaletan: www.pamplonaescultura.es/eu/eventos/animazioa-kamerarik-gabe
 
Lantegian kamerarik gabeko geure animazioak sortuko ditugu 16 mm-ko filmaren gainean zuzenean marraztuz. Kamerarik gabeko animazio-teknika esperimentalak ardatz hartuta, zinema-filma zuzenean manipulatuko dugu, zarrastatuz, zulatuz eta margotuz. Gainera, musika-tresnarik edo grabagailurik erabili gabe soinua filmean nola marraztu daitekeen ikasiko dugu.
 
Lantegia amaitzeko, egindako filmak proiektatuko dira, irudiak eta soinuak elkarri nola eragiten dioten ikusteko.
 
TEKNO FANTASY
Tekno Fantasy, 2023an sortua, argiekin, koloreekin, proiekzioekin eta beste gailu batzuekin esperimentatzeko espazio kolektibo bat da. Proiektu horren jatorria Zinema eta teknologia lantaldea da. Talde hori 2018an eratu zen, ikerketa-ekimen eta -ildo berriak egiten hasi zen, eta horien ondorioz, Tekno Fantasy sortu zen. Talde ireki horren helburua modu kolektiboan ikertzea, hausnartzea eta sortzea da, animazioen eta proiekzio analogikoko sistemen artean ibiliz. “Katxarreo” espiritua izanik, taldeak sena eta desira oinarri hartuta lan egiten du, probatu eta huts egin metodologia erabiliz. 2024az geroztik, Tekno Fantasy topaketa antolatzen dute Tabakaleran (Donostian). Topaketa horretan, taldearen proiektuak eta gonbidatutako beste kolektibo eta artista batzuen lanak partekatzen dira eta esperimentazio teknologikoaren eta artistikoaren inguruan gozatzea, elkarrizketak izatea eta komunitatea sortzea sustatzen da.
Kamerarik gabeko animazioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.