Objektu fantastikoak

Objektu fantastikoak
Iraupena: 2 ordu
Norentzat: 6-9 urte arteko haurrak
17:30etik 19:30era
Pompelo Civivoxen
 
Informazio praktikoa:
Apirilak 24, ostirala, 17:30etan, Pompelo Civivoxen. 6-9 urteko haurrei zuzendua. Izen emateak Civivox sarearen kanaletan: www.pamplonaescultura.es/eu/eventos/objektu-fantastikoak-haurrendako-lantegia
 
Lantegi honetan, bi objektu eraiki eta ikertzea proposatzen da, horien bidez animazioaren oinarrizko hasierak ezagutzeko. Batetik, Toupi Fantoche bat egingo dugu, zinema asmatu aurretik sortutako lehen gailuetako bat. Lau ispiluko piramide bat da, disko batean marraztuko ditugun lau irudiz osatutako animazio txiki bat ikusteko aukera ematen duena. Bestetik, multiplano txiki bat egingo dugu, sakontasuna duten animazioak sortzeko prozesua egin ahal izateko diseinatutako egitura bat. Lantegian, aldizkariak eta marrazkiak erabiliz, animazioak egingo ditugu multiplano txikian.
 
Diseinu guztiak Tekno Fantasy taldeak sortu ditu, eta lantegia egiteko behar diren materialak taldeak eskainiko ditu.
 
TEKNO FANTASY
Tekno Fantasy, 2023an sortua, argiekin, koloreekin, proiekzioekin eta beste gailu batzuekin esperimentatzeko espazio kolektibo bat da. Proiektu horren jatorria Zinema eta teknologia lantaldea da. Talde hori 2018an eratu zen, ikerketa-ekimen eta -ildo berriak egiten hasi zen, eta horien ondorioz, Tekno Fantasy sortu zen. Talde ireki horren helburua modu kolektiboan ikertzea, hausnartzea eta sortzea da, animazioen eta proiekzio analogikoko sistemen artean ibiliz. “Katxarreo” espiritua izanik, taldeak sena eta desira oinarri hartuta lan egiten du, probatu eta huts egin metodologia erabiliz. 2024az geroztik, Tekno Fantasy topaketa antolatzen dute Tabakaleran (Donostian). Topaketa horretan, taldearen proiektuak eta gonbidatutako beste kolektibo eta artista batzuen lanak partekatzen dira eta esperimentazio teknologikoaren eta artistikoaren inguruan gozatzea, elkarrizketak izatea eta komunitatea sortzea sustatzen da.
Objektu fantastikoak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.