Punto de Vistak eta NAPARek, Nafarroako ekoizleen elkarteak, elkarren arteko lankidetza sendotu eta hiru mahai-inguru antolatu dituzte: Sormenarena, Ekoizpenarena eta Banaketarena. NAPAReko bazkideei zein akreditatutako ikuslegoari irekiak, sortzaile, zinemagile, nafarroako ekoizle eta jaialdiko gonbidatuen arteko topaleku izango dira.
Aurkezpena Miquel Martí Freixas (Zuzendari Artistikoa) eta Teresa Morales de Álava (Zuzendari Exekutiboa).
09:30 Sormenaren mahai-ingurua
11:00 Ekoizpenaren mahai-ingurua
12:45 Banaketaren mahai-ingurua