Punto de Vista jaialdiaren bi hamarrurteko bizitzan zehar, zinemak iraultze historiko erraldoia eman du; aurrekaririk gabeko iraultza teknologiko baten eskutik etorri den mutazio bat, eta oso zaila dirudi non amaituko den zehaztea. Jaialdian izan dituen hiru zuzendari artistikoen laguntzarekin (Josetxo Cerdán, 2010-2013; Oskar Alegría, 2015-2017; eta Manuel Asín, 2022-2025) ikus-entzunezko aniztasunaren garai honetan zinemaren etorkizunerako gakoak bilatu, bere oinordekotzaren garrantziaz mintzatu eta balizko patuen inguruan arituko gara.
Aurkezpena Elsa Fernández-Santos (gidaria) eta Miquel Martí Freixasekin (2026ko Zuzendari Artistikoa).