2. programa

Cielo abierto
Felipe Esparza, Peru, Frantzia, 2023, 65 min, digital, gaztelania, JBAI.

 

Cielo abierto lanean, drone baten begi mekanikoak Arequipako (Peru) eliza baten barrualdea eskaneatzen du, hura eredu birtual bihurtzeko. Euli baten begiak argia harrapatu eta irudi pixelatu eta abstraktu bat sortzen duen modu berean, droneak Andeetako barrokoaren forma agortezinak puntu-hodeietara itzultzen ditu: geometria desmaterializatu batera.

Felipe Esparzak zuzendua, obra hau etnografia esperimentalaren eta fikzioaren arteko mugan kokatzen da. Filmaren ardatza amaren heriotza misteriotsuaren ondorengo doluak isolatutako bi gizonen arteko deskonexioa da. Alde batetik, aitak pazientziaz lan egiten du, Arequipako sillar-harrobi bateko paisaia fisiko aparta moldatzen duen harri bolkaniko zuriari kolpeak emanez. Bestetik, semea mundu birtual batean bizi da, kamerak eta droneak maneiatuz eliza baten maketa digitala sortzeko bere ordenagailuan. Haien bizitzek elkar ukitzen ez dutela dirudien arren, haien lanbideek modu fantasmalean gurutzatzen dira: bakoitzak, bere erara, testurekin, bolumenekin eta espazioaren pertzepzioarekin lan egiten du.

Zinema behatzailearen kadentzia besarkatuz, Esparzak harri-tailaren gorputzkeria zaharra sentsore digitalaren azterketa absolutuari kontrajartzen dio. Elizaren barrualdearen erregistro perfektuaren promesaren aurrean, filmak mundu fisikoaren eraldaketa planteatzen digu, materialtasunik gabeko geometria bisual huts batean.

Xavier Nueno

2. programa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.