Expedition Content
Ernst Karel, Veronika Kusumaryati, Ameriketako Estatu Batuak, 2020, 78 min, digitala, ingelesa, hubula, JBAG.
Zaintza-kamerak eta gure telefonoetako kamerak guri begira dauden euliak dira. Mikrofonoak entzuten gaituzten euliak dira eta, hori egitean, zuzeneko dokumentaleko jardunbideen inkontziente historikoa ere erregistratzen dute.
Ernst Karel eta Veronika Kusumaryatiren Expedition Content filmak Harvardeko Etnografia Museoko espedizioa jarraitzen du, Robert Gardner partaide izan zuenekoa [eta zinema etnografikoaren klasikoa dena, Dead Birds (1963), inspiratu zuena]. Gardnerren filmak hublatarrei (Baliem bailara handiko herria) behatzen zien teleobjektiboen eta nonahiko off-eko ahotsaren bitartez. Karel eta Kusumaryatiren filma, aldiz, espedizioaren eremuz kanpokoan ardazten da.
Expedition Content zinemarako soinu areagotuko obra bat da, Michael Rockefeller espedizioko sonidista gazteak, desagertu aurretik, grabatu eta «baztertu» zituen soinu-artxiboen 37 orduak erabiltzen dituena. Irudia ia erabat alde batera uzten duenez, filmak istorioaren burrunba entzutera behartzen gaitu: esploratzaileen harrokeria, zarata hutsalak eta botere-harremanak, azkenik begirada alderantzikatuz, jada indigenari erreparatu gabe, kamerak eta mikrofonoak eusten zituen espedizio zuriari baizik.
Xavier Nueno