Fokua

Hiru programaz osatutako saila: Sensory Etnography Lab laborategiarekin lotura duten behaketa bidezko zinema dokumentalaren bide geldigaitz eta berritzaileenei buruzkoa («Eulien artean»), Interneteko artxibo kaotikoaren birmuntaketa artistikoari buruzkoa «Iragankortasunaren iraunkortasuna») eta Alia Syed indiar jatorriko Galesko zinemagilearen lana oinarri hartzen duena.

Efimeroaren iraunkortasuna izeneko fokua datozen hilabeteetan La Filmoteca Valenciana, Cineteca Madrid eta Filmoteca de Galicia zentroetara iritsiko da. Gainera, bere hurrengo edizioan, Márgenes Jaialdiak Sensory Ethnography Lab (SEL) delakoaren lana aztertzen jarraituko du, Museo Reina Sofíarekin elkarlanean antolatutako programa osagarri baten bidez.

Eulien artean

Eulien artean

Eta errealitatea den bezala euli baten begietan bakarrik agertuko balitz? Bazirudien hau zela zuzeneko zinemaren metafora ospetsuenaren atzean zegoen proposamen inplizitua, hormako eulia: the fly on the wall. 1950eko hamarkadaren amaieran, zinema-mugimendu horren oinarriak finkatu zirenean, zinema egunerokotasunera eramateko aukerak muga berri bat ireki zuen errealismorako. Kamera eramangarriei esker eta filmatzeko behar den ekipamendua gutxitu izanari esker, fikzioa egiten jarraitu ahal izan zen zinemagileak bertan zeudela ohartu gabe eta zinemagileek gertakarien aurrean horman dagoen euli batek duen begirada bezain begirada hotza eduki zezaketen. Metafora horrekin flirtean ibili baziren ere, zuzeneko zinemaren aitzindariei ez zitzaien gustatzen jendeak hormako euli deitzea. Mota horretako zinema egiteko, hurbilpen afektiboa behar zen, euli baten begirada axolagaberako pentsaezina zena.

Iragankortasunaren iraunkortasuna

Iragankortasunaren iraunkortasuna

Gaur egun, gizateriak bere burua erretratatzen du, eta inguruan duena erregistratzen du egunero. Gizarteari eta egunerokotasunari buruzko ikus-entzunezko inskripzio hain handia egiten du, ezen haren mugak ikusezinak baitira. Erregistro digital, desberdin, amorfo eta guztiz kaotikoa da, non hutsalkeria eta garrantzizkoa etengabe gurutzatzen dira; formatu estandarizatuek ez dute eragozten aldi berean ustekabeko adierazpen ugari sortzea. Inskripzio azkar eta aldakorra da, iragankorra eta landugabea, eta askotan ohartu ere ez da egiten inskripzio bat dela.

Alia Syed

Alia Syed

1980ko hamarkadatik, Alia Syed errealitate pertsonal eta historikoetan oinarritutako filmak egiten aritu da, generoarekiko, kokapenarekiko, diasporarekiko eta kolonialismoarekiko harreman subjektiboa lantzen. Bere lanak filmaren eta egitura narratibo tradizionalen linealtasunari aurre egiten dio, geruzak eta errepikapenak erabilita, hau da, errealitatea eta fikzioa, oraina eta iragana uztartuz.

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.