2026ko edizioa

Ibilbideak

Punto de Vistak zazpi zeharkako ibilbide eskaintzen ditu, jaialdiko sail ezberdinetako piezez osatuak.

Ibilbideak

Sail Ofiziala

Guztira hemeretzi film (zazpi film luze, film ertain bat eta hamaika film labur), Amerikan, Asian, Europan eta Afrikan egindakoak. Munduko lau estreinaldi, nazioarteko estreinaldi bat eta Estatuko hamalau estreinaldi arituko dira lehian jaialdiak ematen duen sarietako bat irabazteko: Film Onenaren Punto de Vista Sari Nagusia, Zuzendari Onenaren Jean Vigo Saria, Film Labur Onenaren Saria, eta Ikuslegoaren eta Gazteen Film Onenaren Sari Bereziak.

Sail Ofiziala

Fokua

Hiru programaz osatutako saila: Sensory Etnography Lab laborategiarekin lotura duten behaketa bidezko zinema dokumentalaren bide geldigaitz eta berritzaileenei buruzkoa («Eulien artean»), Interneteko artxibo kaotikoaren birmuntaketa artistikoari buruzkoa «Iragankortasunaren iraunkortasuna») eta Alia Syed indiar jatorriko Galesko zinemagilearen lana oinarri hartzen duena.

Fokua

Ricercata

Hizkuntza zinematografikoaren bilaketetan eta esperimentazioan sakontzen duen saila. Sailaren izena italierako ricercare hitzetik dator eta bilatu esan nahi du: XVI. mendeko musika-konposizioetan inspiratuta dago, miaketa-estiloa ezaugarri duten konposizioetan, alegia. Hiru programak osatzen dute: 3D zinema esperimentalaren historian barrena ibilbide bat («Forever Young: Zinema erliebean»), zinema modu kolektiboan sortzea («Zinema denen artean») eta gure testuinguru hurbileko film erakargarrien esposizioa zinemagileek beraien lan-prozesuak erakutsiz («Termitak») eta maría hidalgo nietoren «el azul de la distancia» instalazioa.

Ricercata

X Films

Jaialdiak ekoitzitako film berri bat egitera gonbidatutako zinemagileak, Nayra Sanzek (Las Palmas Kanaria Handikoa), Uharte Zentroan egindako egonaldiaren emaitzak aurkeztuko ditu. Egonaldian, 2027ko Punto de Vista jaialdian estreinatuko den filma prestatu du. Gainera, aurretik egin dituen lanak ere erakutsiko dizkigu. Bestalde, 2025 eta 2026 urteetan zehar garatutako proiektua estreinatuko da: Gaulana, Pablo Casanuevarena.

X Films

Lan

Iraganeko, gaur egungo eta etorkizuneko zinemari buruzko elkarrizketa eta solasaldiak. Topaketa bat jaialdiko hiru arte-zuzendari ohi (Josetxo Cerdán, Oskar Alegría eta Manuel Asín) eta Elsa Fernández-Santos kazetariarekin, ilustrazio bidezko hitzaldi bat zinemagile Mirentxu Loyarteren (1938–2025) lana eta figura ezagutzeko, eta Napardocs eta DokLab-en topaketa profesionalak.

Lan

Txinparta

Jaialdiak gazteei eskaintzen dien saila. Sailaren izenak sua piztean jalgitzen den zatiki argitsuari egiten dio erreferentzia. Familientzako saio bat, bi lantegi, Nafarroako institutuetako ikasleentzako proiekzio bat, saioak Nafarroako Unibertsitatean eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta «Gazte programatzaileak» ekimenaren jarraipena.

Txinparta

Musika Punto de Vista

Urtero bezala, Punto de Vistak tarte nabarmena eskainiko dio musikari, are handiagoa hemeretzigarren edizioari begira. Jaialdiaren programazioaren barruan hainbat kontzertu, DJ saioak eta zuzeneko musika duten irratsaioak daude.

Musika Punto de Vista

Puxika Gorria Ludoteka

Jaialdia ekitaldi bateragarri bihurtzen da, sei hilabetetik hamabi urtera bitarteko haurrentzat hainbat egunez espazio bat gaituz, bai akreditatutako pertsonentzat bai publiko orokorrarentzat eskuragarri.

Puxika Gorria Ludoteka
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.