Pablo Casanueva | Zinegilea X Films 2025

Pablo Casanueva (Ribeseya, Asturies, 1995) zinemagilea eta artista bisuala da. Memoriaren, identitate kulturalaren eta politikoaren kontzeptuak kontatzen eta ikertzen ditu filmen eta irudien bitartez. Gai horiek paisaiaren eta argazki eta dokumentuen artxiboaren bidez lantzen ditu, arreta kolektiboen eta familien ikuspegietatik lurraldearen memorian jarrita. Burgosko Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioan graduduna da, eta SICUE urte bat egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, Bilbon. Prestakuntzetan eta egonaldi artistikoetan parte hartu du, hala nola Kubako Zinema eta Telebistaren Nazioarteko Eskolan, LABoral Centro de Arte zentroan, FICX akademian, FilmLABen edo El Palacion (Xixón). Honako hauek dira bere lan azpimarragarrienak:  batetik, Luna (2024) film luzea eta 8 filmes sobre la guerra (2022) film laburra; bestetik, «La imaxe, lo tapecío» (2024) eta «Xente» (2021) erakusketak. Halaber, argazkigintzarekin, ikus-entzunezko saiakerekin, bideosorkuntzarekin edo antzerkiarekin lotutako proiektuak ere garatzen ditu.

Zinema arloan egin duen lana hainbat jaialdi eta espaziotan ikusi ahal izan da, besteak beste: Xixongo Nazioarteko Zinema Jaialdia, Punto de Vista Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdia, Clermont-Ferrandeko Film Laburren Nazioarteko Jaialdia, Europako Zinema Jaialdia, LAN Langileen Ikus-entzunezko Jaialdia (Bilbo), SACO (Uviéu), Aguilar Film Festival, Babel Film Festival (Cagliari, Italia), La Pinochera Landa Zinemaren Astea (Tenerife, Kanariar Uharteak), Azkuna Zentroa (Bilbo) edo Eureka Europako Kultur Zentroa (Santander). Bere obra plastikoa Muestra de Artes Plástiques del Principáu d’Asturies (2022) erakusketan aurkeztu da, eta espazio hauetako programazioaren parte izan da: LABoral Centro de Arte (Xixón), Sala Borrón (Uviéu), Factoría Cultural d’Avilés, Antigua Rula (Xixón), Antiguu Institutu (Xixón), Muséu Etnográficu del Oriente d’Asturies (Porrúa), Festival Intercélticu de Lorient (Bretainia, Frantzia) edo Valey Centro Cultural (Castrillón).

Hitzaldi ilustratua

Pablo Casanuevak Huarte Zentroan egindako egonaldiaren emaitzak aurkezten ditu. Bertan, X Films sailerako garatutako ikerketa proiektua gauzatu du. Artxiboa erabiltzen du ikerketa ildo gisa, eta zatiketa, itzalen artean argia bideratzeko zerbait bilatzeko egitura gisa.
Hitzaldi ilustratua

Luna

Luna
Pablo Casanueva
Espainia, 2024, 76 min, asturiera eta gaztelera.
Luna
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.