Volver a casa tan tarde | X Films 2024 filma

Volver a casa tan tarde
Celia Viada Caso
Espainia, 2025, 60 min, gaztelera.
Mundu mailako estreinaldia.
 

1970ean, María Luisa Elío idazlea Espainiara itzuli zen, Mexikon erbestean hiru hamarkadaz egon ondoren. Agian dagoeneko existitzen ez zen iraganarekin egin nahi zuen topo berriro. Dokumental honen zuzendariak, 10 istorio txikiren bitartez, emakume horren bizitzaren pieza solteak aztertzen ditu; izan ere, Elíok XX. mendearen erdialdeko abangoardia artistiko garrantzitsuenetan parte hartu zuen eta erbesteratu gisa zuen bere zauria aztertzen zuen film bat idatzi, antzeztu eta filmatu zuen, “En el Balcón Vacío”.

 

Celia Viada Caso (Madril, 1991) zinemagilea eta antropologo bisuala da.  Bere lanean memoria, gorputza eta lurraldea lotzen dituzten gaiak lantzen ditu. Antropologia eta Komunikabideak ikasi zuen Londreseko Goldsmiths Unibertsitatean, eta Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin du Bartzelonako UPFn. Bere lehenengo film luzearekin, La Calle del Agua (2020), zazpi sari eskuratu zituen FICX jaialdian, zuzendaritza onenari FIPRESCI saria, gidoi onenari ALMA saria eta publikoaren saria barne. Gaur egun, Un verano sin pájaros film luzea garatzen ari da.

Volver a casa tan tarde | X Films 2024 filma
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.