Epaimahaiak

Cyril Neyrat, Boris Nelepo eta Mónica Rovira. dira Punto de Vista 2024eko epaimahaikideak.

Cyril Neyrat

Cyril Neyrat FIDMarseille jaialdiko zuzendari artistikoa da, eta bertako hautaketa batzordeko kide izan zen denbora luzez (2006tik 2009ra eta 2019az geroztik). Cahiers du cinéma eta Vertigo aldizkarietan jardun du kritikari. Zinema irakatsi du Paris 3, Paris 7 eta HEAD-Geneva zentroetan, eta eskolak ematen jarraitzen du zenbait arte eta zinema eskolatan. Aldizka filmak idazten eta zuzentzen parte hartzen du. Artikulu eta saiakera kritiko ugari katalogo eta lan kolektiboetan argitaratzeaz gain, zinemagileekin izandako elkarrizketa luzeetan oinarritutako zenbait libururen egilea da (Pedro Costa, Jean-Claude Rousseau, Albert Serra, Pierre Creton). Bestalde, Éditions de l'œil argitaletxeko editoreetako bat ere bada (besteak beste, Pedro Costaren Matériaux argitaratu zuten 2022 urtean, Luc Chesselek eta Neyratek editatua). Erromako Frantziako Akademiako (Villa Medici) egoiliarra izan zen 2009 eta 2010ean. 2019 eta 2023 artean, langile finko gisa lan egin zuen heldu autistentzako etxe batean.

Boris Nelepo

Boris Nelepo Lisboan bizi den kritikaria eta film programatzailea da. Honako artista hauen atzerabegirakoen kuradorea izan da, besteak beste: Želimir Žilnik, Peter von Bagh, John M. Stahl, Jacques Rivette, Anastasia Lapsui eta Markku Lehmuskallio, Marlen Khutsiev, Bela Tarr, Pierre Léon, Boris Frumin, Věra Chytilová, Raquel Chalfi, António Reis eta Margarida Cordeiro, Karpo Godina, Ivan Cardoso, Ulrike Ottinger eta Paul Leduc. Borisek nazioarteko hainbat argitalpenetarako idatzi du, hala nola Trafic (Frantzia), MUBI (AEB), Cinema Scope (Kanada), Séance (Errusia) eta Cahiers du cinéma (Frantzia). Locarno, Cinéma du Réel eta FICUNAM zinema jaialdietako epaimahai ofizialeko kidea izan da. Aholkulari gisa lan egin du Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian (2012-2018) eta Mar del Platako Nazioarteko Zinema Jaialdian, eta Khanty-Mansiyskeko (Errusia) Spirit of Fire International Festival of Film Debuts jaialdiko zuzendari artistikoa izan da (2017-2022). 2021az geroztik, Doclisboa jaialdiko hautaketa batzordeko kidea da.

Mónica Rovira

Zinemagilea eta ikertzailea. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna da, eta Sorkuntza Dokumentaleko Masterra egin zuen (Pompeu Fabra Unibertsitatea, Bartzelona). Zinema Zuzendaritzako diploma eskuratu zuen Pragan (FAMU, Academy of Performing Arts).

Ver a una mujer (2017) lana egin zuenetik, esanezinaren materialtasuna, desiraren irudikapena eta gorputza disidentzia leku gisa ikertzen ditu. Lotzen gaituen pultsioaren bitartez, hizkuntza zinematografikoaren mugekin jolasten du, baita horiek tenkatzen ere: ezagutzeko nahiagatik eta bestearekiko eta kamerarekiko harreman triangeluarragatik. Praktika horrek gorputzen zaurgarritasunean eta iragankortasunean jartzen du arreta, bai eta irudiak zeharkatzen eta gainditzen dituzten harreman espektraletan ere. Niaren idazketa entseatzen du zineman, identitatea zalantzan jartzen duen ahots iragankor bat eraikiz.

Genero ikuspegia duten nazioarteko mintegi akademikoetan parte hartzen du, eta honako hau argitaratu du: Women in Transition: Crossing Boundaries Crossing Borders, Routledge Research (2021). Being Where You’re When You’re There lantegian parte hartu zuen, Roni Horn eta Isabel de Naveránekin batera, (Botín zentroan, 2023). Andrés Duquerekin batera, Santa Mònica zentroko (Bartzelona) Zinema Laborategiaren egilea da, eta bertan, Colectivo 1080 taldeko kidea da baita ere, ikus-entzunezko ikerketa talde egoiliarrekoa, alegia. Gaur egun, film berri bat egiten ari da, Them, the Water and Me ikerketa proiektuan oinarrituta, La Virreina zentroaren sustapenarekin (2024).

Epaimahaiak
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.