S.T. Orbea (Orduña) instalazioaren inaugurazioa

S.T. Orbea (Orduña) 42 minutuko bideoa da, eguneroko objektu baten grabaketari buruzkoa: lasterketa bizikleta bat –zehazki, Orduña izeneko modeloa, Bizkaiko udalerri baten toponimoa–, Orbea euskal enpresak ekoitzia 1970 eta 1980 artean.

Lanak objektuaren espezifikotasuna aztertzen du, grabatzeko metodologia analitiko eta egiturazko bati jarraituz, hau da, narrazioa eta kamera mugitzen den modua –bizikletaren zatiak aztertuz– operazio formal bihurtzen diren prozesuari; errepikapenaren eta edozein bizikletaren desberdintasunen arteko tentsioa maximizatzen duen artefaktua. Ez-narratiboa, edo anti-narratiboa; esan daiteke S.T. Orbea (Orduña) lanak bere buruari deitzen diola atentzioa, bere buruari egiten dio erreferentzia, lan minimalistak bere objektutasun ikonikoa nabarmentzen zuen moduan. Ondorioz, bideoak arreta jartzen du elkarrizketa bat sortzen aztertutako objektuaren, kamera objektuan geratzen den denboraren eta ikuskapen arretatsu horretatik lortutako mugimenduko irudiaren artean.

Enpresaren izenari buruz aztertuta, erraz aurki daiteke familiako enpresa hau berez 1847an sortu zela Euskal Herrian (Eibarren), fusil eta pistola egile gisa, baina Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, negozioa aldatu zuela, eta zenbait urte geroago, Espainiako bizikleta fabrikatzaile handien bilakatu zela. Nolanahi ere, S.T. Orbea (Orduña) lanean ez da zehazten azalpen historiko hori. Kamerak objektu teknologiko horren izaerara egokitzen diren osagaien muntaketa behatzen du atseginez.

S.T. Orbea (Orduña) instalazioaren inaugurazioa
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.