Frans van de Staaken film asko bi interpreteren arteko elkarrizketetan edo egoeretan oinarrituta egituratzen dira. Bere zineman, bi pertsonen arteko aldea eta komunikazioa filmatzeko moduen katalogo bat proposatzen da.
Dichtweefsel lanean, aktore bat Wallace Stevens-en Three Travelers Watch a Sunrise (Hiru bidaiari egunsentiari begira) antzezlana entseatzen ari da, eta pertsonaia guztiak interpretatzen ditu (hiru bidaiari txinatar eta Pennsylvaniako neska bat). Beste aktore bat –edo agian zuzendaria da– entzuten ari da, eta argibideak ematen dizkio aktoreari.
Ongedaan gedaan lanean bi bikote jarraitzen ditu: lau pertsonaia dira, eta bakoitzak beste bikoteko kideetako bat seduzitzen du. Bisitak bata bestearen atzetik ikusten ahal dira filmean, etxe batetik besterako joan-etorri bakartiek puntuatuta: eszena komikoak, maitasunezkoak, ika-mikak, eta oinezko ibilaldi ugari, erritmo bizian. Pertsonaia bakoitza bi aktorek interpretatzen dute; beraz, zaila da filmaren irakurketa narratiboa egitea, eta bineta bilduma gisa irakurtzera gonbidatzen gaitu.