Programa 3

Sonate
Frans van de Staak
Herbehereak, 1975, 5 min, 16 mm, nederlandera.
Estreinaldia Espainian.
 
Het vertraagde vertrek
Frans van de Staak
Herbehereak, 1983, 107 min, 16 mm, nederlandera.
Nazioarteko estreinaldia.

 

Interpreteek espazioarekin duten erlazioa arakatzea izaten da van de Staaken zinemaren elementu iraunkorretako bat. “Non gaude harrapatuta benetan? Espazio batean? Bakoitza bere baitan? Edo, agian, hizkuntzan, izan liteke.”

Sonate da van de Staaken film laburrena; ingelesez eta nederlanderaz errezitatzen ari den gizon baten planoak eta errezitazioa gertatzen den portuaren xehetasunak tartekatzen ditu. Soinu-bandan, tonuaren eta bolumenaren balioak etengabe aldatzen diren musika-grabazio bat, zaratak eta hitzak konbinatzen dira, zakarki eta garrazki.

Bere filmik luzeena da Het vertraagde vertrek, eta gidoia Jacq Firmin Vogelaar idazle esperimentalarekin egin zuen; abiapuntua ikerketa bat izan zen, espazioek pertsonak baldintzatzen dituzten moduari buruzko ikerketa bat, hain zuzen, baina beste bide batzuk hartu zituen berehala. Zinemagileak eta idazleak erabaki zuten eszena bakoitza idatziko zutela aurreko eszenarako filmatutako materiala ikusi ondoren; beraz, osotasunaren ideia orokorrik izan gabe egiten zuten aurrera. Hortik gai eta pertsonaia berriak sortu ziren, baita materiala antolatzeko zailtasunak ere; azkenean, bederatzi muntaketa egin zituzten.

Programa 3
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.