Programa 2

Het bezoek
Frans van de Staak
Herbehereak, 1970, 20 min, 16 mm, nederlandera.
Nazioarteko estreinaldia.
 
De onvoltooide tulp
Frans van de Staak
Herbehereak, 1980, 77 min, 16 mm, nederlandera.

 

Narrazioen edo gaien ordez, ekintzarako eta kausalitaterako aukera berriak definitzen dituzten egituretan oinarritzen dira Frans van de Staak-en filmak.

Neska gazte batek bi laguni egindako bisitaren kronika da Het bezoek. Ekintza eta elkarrizketa hutsal estereotipikoak hainbat aldiz filmatzen dira, egun desberdinetan, eszenaratzean aldaketak eginda. Muntaketan, filmaketa horiek txandakatu egiten dira, tonu, denborazkotasun, portaera eta esanahi desberdinak dituzten planoak trukatuta.

De onvoltooide tulp van de Staaken lehen film luzea da; hogeita zortzi elkarrizketa dira, bakoitza aktore ez profesional batek interpretatua. Eszenaratzea eta interakzioak, desplazamenduak eta interpreteen keinuak guztiz bestelakoak dira elkarrizketa batetik bestera, katalogo moduko bat osatzeraino. Elkarrizketak baino gehiago, van de Staakek idatzitako esaldien trukeak hain dira errealistak, ezen hizkuntzaren alderdi absurdua eta komikoa nabarmentzen baitituzte.

Programa 2
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.