Pertsonak eta lekuak hizketa ekintzen bidez filmatzea Frans van de Staak zuzendariaren filmografia osoan hautematen ahal den konstante bat da.
Uit het werk van Baruch d'Espinoza lanean gazte taldeak agertzen dira, Amsterdam hiriko landa-eremuko eta eremu urbanoetako barrualdeetan eta kanpoaldean, Spinoza filosofoaren Ethica liburuko pasarteak errezitatzen eta irakurtzen, zailtasunak zailtasun. XVII. mendeko testu metafisikoa gaur egunera ekarria da, ondasun komuntzat banatuta. Hainbat pertsonak interpretatzen dute testua, irakurraldi horiek inprobisaziotik geometrikotasunera bitarteko moduan antolatuta eta, horrenbestez, testuaren zentzua etengabe aldatzen da.
Galdetzaile batek egindako galderak eta akusatuak nahiz hogeita sei lekukok (alfabetoko letra bakoitzeko bat) emandako lekukotzak abiapuntutzat hartuta, Rooksporen filmaren ikusleek filmean berean ez aipatzen saiatzen diren gertaera bat berreraiki behar dute. Akusatuaren nortasuna eta delitu bat gertatu den ala ez argitzeko, armiarma sare korapilatsu bat josten da pertsonaia guztien adierazpen kontrajarriekin.