Anne-marie Faux. Mihi azpiko erreka

Anne-marie Faux (Montfermeil, 1959) zinemagilearen obra melankoliko eta gogoetatsua aurkeztuko da filmatutako egunerokoen multzo baten gisara, eta horietan, zinemagilearen ahotsak ondoz ondoko gerrek eta iraultzek markatutako memoria kolektibo eta politikotik gidatuko gaitu, bai eta haurtzaroa, zinema, musika eta literatura oroitarazten dituen memoria pertsonal batetik ere.

Bere filmak, bideoan edo Super 8an filmatuak, xehetasun batzuetan gelditzen dira (lore bat, leiho bat, patio batean mugitzen den izara bat...), eta, Prousten madalenak bezala, lekuen historiari eta bere historiari buruzko bakarrizketa luzeak inspiratzen eta eragiten dituzte. Beste ahots eta hizkuntza batzuek bat egiten dute kontakizun multzo bati forma emateko, non Europako, Afrika Iparraldeko eta Ekialde Hurbileko kulturek sentimendu bat aurkitzen duten komun. Ahotsaren gailentasuna da bere ezaugarri nagusietako bat; ahots emaria, mihiaren azpiko ibaia, bere poeta kutun Paul Éluarden bertso batek esaten duen moduan.

Besteak beste, Chaplin, Ozu, Ford, Renoir edo Pialat zinemagileen mireslea izanik, Anne-marie ez zen zinemara bokazioagatik iritsi, beharrizanagatik baizik, irakurketa esanguratsu baten bulkada sakonagatik. Hor, literaturan, bilatu behar da, agian, bere zinemaren forma soil eta goibela. Batek idazten edo pentsatzen duen modua filmatzen duen zinema: atalka.

Danielle lagunarekin elkartzeari buruz hitz egiten duen testu batean, Anne-mariek honako hau esan zuen: Ez geneukan «elkarrizketa gairik», batetik bestera gindoazen (...) etenak, atalaseak, ertzak eta irtenguneak, izkinak, zoko hilak eta zoko biziak bezala (...), aieru eta isiltasun lotsagabeak bezala.

Halakoak dira bere filmak. Ez dugu argumenturik aurkitzen, bataren eta bestearen artean errepikatzen diren egonezinak baizik. Une eten gisa sortzen diren planoak; kameraren aurrean zuzenean gertatzen diren gogoeta gisa; zoko hil edo bizi gisa, non begirada finkatuta eta bere baitan murgilduta gelditzen den. Amain eman “denboraren haizean” galtzen diren irudi hauei.

Andrea Francoren programazioa eta testuak

Programa 1

Hic Rosa, partition botanique
Anne-marie Faux
Frantzia, 2007, 55 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.
 
Face au vent, partition buissonnière
Anne-marie Faux
Frantzia, 2010, 45 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.
Programa 1

Programa 2

le bruit du temps, Messaoud
Anne-marie Faux
Aljeria eta Frantzia, 2014,  63 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.
 
Ostinato, Al-Ándalus
Anne-marie Faux
Espainia eta Frantzia, 2017, 67 min, frantsesa.
Estreinaldia Espainian.
Programa 2
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.