Zinemazalea zara? 16 eta 22 urte bitartean dituzu? Zure kezka berberak dituzten beste pertsona batzuk ezagutu nahi dituzu? Programatzaile gazteak x Punto de Vista da zure lekua, jarraitu irakurtzen!
Moving Cinema Gazte Programatzaileak taldeak sortutako saioa
Otsailaren 28an (ostirala), 20:00etan, Civivox Condestablen.
Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista 16 eta 22 urte bitarteko gazteentzako programazio gune bat da. Bertan, Jaialdiko saio berezi bat aukeratu eta aurkeztuko dute gazteek, film laburrei eskainia. Patxi Burillo zinemagilearen laguntzarekin, X Films, Termitas programekin lotutako zinemagileen zenbait film ikusi eta komentatuko dituzte gazte programatzaileek, eta saioa diseinatuko dute. Ondoren, taldeak berak aurkeztuko du saio hori Jaialdian.
Jaialdiak laugarrengoz antolatu du Moving Cinema Gazte Programatzaileak x Punto de Vista. 16 eta 22 urte bitarteko gazteei irekita dago, eta, esperientzia berezi horri esker, 12 partaidera arteko talde batek gertu-gertutik bizi ahal izanen du zinema jaialdi orotako funtsezko zereginetako bat: filmak programatu eta aurkezteko zeregina.