Drac Màgic-en proposamena
Zer da artxibo zinematografikoa? Badira 130 urte zinemarekin bizi, sentitu eta esperimentatzen dugula. Urteak joan, urteak etorri, mugitzen diren irudiak ez ezik, fotogramak, kartelak, egitarauak, liburuxkak eta abar ere metatu dira artxiboaren ondarean. Jarduera honetan, artxiboko material estatiko horiekin jolas egiteko proposamena dakarkigu: material estatiko horretan oinarrituta mugimendua sortzea.
Fotogramaz fotograma teknika (stop motion) erabilita, eta hamaika proposamen plastikoren bitartez, zinemazaleon unibertso dibertigarri eta berezi berri bat osatuko dugu taldean, eta bizigabea dena bizidun bihurtuko dugu.
Tailerra bi saio independienteetan egingo da:
Drac Màgic gizarte ekimeneko kooperatiba bat da, 1971n sortua, eta ikus-entzunezkoen kultura aztertu eta ezagutaraztea du xede. Gure egitekoa irudiaren inguruan pentsamendua eta ekintza sortzea da, kultura bisualean sortzailea, aktiboa eta arduratsua den gizarte bat lortzen eta iruditeriak sortzen laguntzeko. Hona gure ekimen nagusiak: Construir Mirades, ikus-entzunezko hizkuntzetan trebatzeko hezkuntza proiektua; Bartzelonako Mostra Internacional de Films de Dones, emakumeek zuzendutako zinema jaialdia; eta Pack Màgic, haurrentzako zinemaren banaketa, besteak beste.