Punto de Vistak bost zeharkako ibilbide eskaintzen ditu, jaialdiko sail ezberdinetako piezez osatuak.
Hamar film luzek eta zazpi film laburrek izango dute jaialdiko sariak jasotzeko aukera: film onenaren Punto de Vista sari nagusia, zuzendaritza onenaren Jean Vigo saria, film labur onenaren saria, publikoaren sari berezia eta gazteen saria. Mundu mailako lau estreinaldi, nazioarteko lau, Europa mailako bat, Espainia mailako zazpi eta Nafarroa mailako estreinaldi bat.
Atzera begirako hiru ziklo: bi monografiko —Frans van de Staak. Hitza artxipelagoan eta Anne-marie Faux. Mihi azpiko erreka—, hurrenez hurren, egile horiei buruz nazioartean eta estatu mailan egiten diren lehenengoak, eta Adiós a los animales, zinema dokumentaleko historia naturalen laugarren atala, Miriam Martínek programatuta eta aurkeztuta.
Zinema dokumentala sortzeko eta ekoizteko prozesuei buruzko proiekzioak eta elkarrizketak. Gainera, Termitak sailak ahotsa emango die gure testuinguru hurbileko zinemagile egongaitzenei, bi topaketa egingo dira adimen artifizial sortzailearen arloko praktika disidenteei buruz eta hasierako saio batean erbeste kubatarreko zinemagile aitzindari baten lan dokumentala aurkeztuko da: Miñuca Villaverde.
Dokumentala, diziplinarekin zerikusia duten mugetatik haratago. Iruñeko Udala eta Oteiza Museoarekin lankidetzan, Iñaki Garmendiaren bideo instalazio bat aurkeztuko dugu Zitadelan. Gainera, artistarekin elkarrizketa bat egingo da, Museoak eskaintzen dion erakusketaren harira.
Jaialdiak ekoitzitako film berri bat egitera gonbidatutako zinemagileak, Pablo Casanuevak (Ribadesella, 1995), Huarte Zentroan egindako egonaldiaren emaitzak aurkeztuko ditu. Egonaldian, 2026ko Punto de Vista jaialdian estreinatuko den filma prestatu du. Gainera, aurretik egin dituen zenbait lan ere aurkeztuko dizkigu. Bestalde, 2024an garatutako proiektua estreinatuko da: Volver a casa tan tarde, Celia Viada Casoren eskutik.
Belaunaldi gazteenek hartuko dute lekukoa. Tailer bat, familientzako saio bat, Gazte Programatzaileak saioen jarraipena eta Nafarroako institutuetako ikasleentzako proiekzio bat.
Urtero bezala, Punto de Vistak tarte nabarmena eskainiko dio musikari, are handiagoa hemeretzigarren edizioari begira. Jaialdiaren programazioaren barruan hainbat kontzertu, DJ saioak eta zuzeneko musika duten irratsaioak daude.