Muyurina – Itzuli Mitzuli
Diana Castro Sánchez, 2023, 27 min. Mundu mailako estreinaldia
Kantauri itsasoa eta Ulia mendia, beren zuhaitz zaharrekin, bi hizkuntza zaharren arteko topaketaren lekuko dira: kitxua eta euskara, erritual batean elkartuak. Irakurketa, dei eta otoitz artean, egunsenti batetik bestera igarotzen da eguna.
Año y vez
Patxi Burillo eta Landarte Urroz proiektua, 2024, 25 min. Mundu mailako estreinaldia
Lehen, año y vez sistemaren arabera lantzen zen lurra Urrotzen. Jada tradizio hori galdu da, baina eskuek lurra lantzen jarraitzen dute eta eskolako haurren begirada, lugorrian dagoena, lehen aldiz prozesu horien lekuko da.
|
Lagun talde bat Donostiako Ulia mendian gora paseoan doa, tontorretik Kantauri itsasoaren ikuspegiaz gozatzera. Basoan barneratu ahala, , erritual batek senidetuak, irakurketak, kantak eta xuxurlak entzuten ditugu antzinako bi hizkuntzatan, kitxua eta euskara. Muyurina - Itzuli Mitzuli pelikula-zeremonia bat da, sinbolikoa eta arina aldi berean. Izadia protagonista bilakatuz doan bi kulturekin elkargurutzatuta, kultura horiek babestuz, bi-biak naturatik -jatorrizko eta funtsezko kultura- sortu izan balira bezala. Uliatik 100 kilometro ingurura, Urrotz herriak lurrari lotutako bestelako erritual bat izan zuen: lurrak bitan zatituz lantzeko era tradizional bat zen (zati bat erabiliz eta bestea lugorri utzita). Año y vez, halaber, soroen zikloari jarraitzen dion pelikula-uzta bat da, ereintzatik errotara igarota, errotatik abereen bazkara, edo abereetatik larrura edo artilera. Egiletza kolektibo eta belaunaldi arteko film parte-hartzaile honek etorkizunera begiratzen saiatzen da, soroen aldaketa jarraiak eta datozen belaunaldiak lantzeko modua erakutsiz, haiengandik hainbat gauza ikasteko moduan. Miguel Zozaya |