Zuhaitzetatik hurbil

Mundua amaitu zen lehenengo aldian, Noek bere ontzian landare bakarra sartu zuen. Erabaki harrigarria. Lurreko bizitza ez da posible landarerik gabe; landareek mundua egiten dute. Klimaren, arnasten dugun airearen eta sintetizatutako eguzki izpiak zainetatik ibilaraztearen erantzuleak dira. Gizakiak ez gara sorkuntzako izaki boteretsuenak. Ez dakigu airea sortzen eta eguzkia jaten, eta gure zibilizazioa landareen ondorengo bertsio fosilizatuen mende dago. Noek, azken finean Sortzailearen aginduak betetzen zituenak, uso bat askatu zuen uholdearen ondoren, eta usoa itzuli egin zen, mokoan olibondo adartxo bat zeukala. Mundua, orduan bai, berriro has zitekeenaren seinale.
Aizkorak eta goldeak lurraren ikuspegia aldatu zuten. Basoak hondatu zituzten, genituen. Zine programa hau baso horien kide ezagunenei eta gero eta bakartiagoei buruzkoa da. Zuhaitzei, horiek ere izaki sozialak izan arren, komunitatea kendu diegu —geure buruari kendu diogun moduan—. Oroimena dute, komunikatu egiten dira eta elkar zaintzen dute, gazteak jasotzen dituzte, gaixoak artatzen dituzte, baliabideak partekatzen dituzte, sustraien eta onddoen mizelioaren bidez lur azpian lotuta egoten dira... Ez lukete bizirik iraungo lehiatu bakarrik egin nahi balute.
Itsu gaude zuhaitzentzat, haien adimenarentzat eta baita haien edertasunarentzat ere. Akaso, egurra, fruta edo itzala ikusten ditugu. Mirabetza ikusten dugu. Zuhaitzekin harremanetan jarriz gero, ez ginateke inoiz aspertuko, baina uko egiten diogu arintzen gaituen konpainiari, antzekotasunaren jolas amaigabeari —adakerak armiarmak bezala, tximistak bezala, su artifizialak bezala, haziak helikopteroak bezala, hosto zerradunak, pinu-orratzak— eta mirespenaren plazerari. Ikuspegi laburtasun horri erantzuteko, hamalau film izango ditugu; olibondo adaxkak, uholdearen erdian.
Baso batean, bizi izan den edozer gauza berriro bizi daiteke. Eroritako enborretatik adar, goroldio eta perretxiko berriak sortzen dira. Txoriek habiak egiten dituzte eta intsektuak gailentzen dira. Gu, ordea, heriotzatik heriotzara goaz. Zuhaitzek ez gaituzte ezertarako behar eta munduko denbora guztia dute. Gu gara jada denborarik ez dugunak.
 
Miriam Martínen programazioa eta testuak

Programa 1

El texu de Bermiego
Elena Duque
Espainia, gaztelania, 2013, 2 min

Ozols
Laila Pakalniņa
Letonia, letoniarra, 1997, 28 min

Usuzumi no sakura
Sumiko Haneda
Japonia, japoniera, 1977, 42 min

Programa 1

Programa 2

Jeux arborescents
Émile Malespine
Frantzia, isila, 1931, 5 min

Donguri to shiinomi
Hiroshi Shimizu
Japonia, japoniera, 1941, 29 min

I dimenticati
Vittorio de Seta
Italia, italiera, 1959, 20 min

Alberi
Michelangelo Frammartino
Suitza-Alemania-Italia, elkarrizketarik gabe, 2013, 26 min

Programa 2

Programa 3

The Sky on Location
Babette Mangolte
Estatu Batuak, ingelesa, 1982, 78 min

Programa 3

Programa 4

Sapovnela
Otar Iosseliani
URSS, elkarrizketarik gabe, 1959, 16 min

Small Smoke at Blaze Creek
Michael Scott
Kanada, ingelesa, 1971, 9 min

Tahtacı Fatma
Süha Arın
Turkia, turkiarra, 1979, 28 min

Mikä mies metsuri
Markku Lehmuskallio, Harri Rumpunen
Finlandia, finlandiarrak, 1977, 19 min

Palm Down
Amy Halpern
Estatu Batuak, silente, 2012, 6 min

Programa 4

Programa 5

Kummatty
Govindan Aravindan
India, malabar, 1979, 90 min

Programa 5
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.