La mecánica de los fluidos | Ikasleentzako saioa Nafarroako Filmotekan

La mecánica de los fluidos
Gala Hernández López, Frantzia, 2022, 38 min, DCP, frantsesa eta ingelesa, JBAES.

Ikastetxe eta institutuetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleek modu aktiboan parte hartu ahal izanen dute, berriro ere, jaialdian, martxoaren 14an, goizez, Nafarroako Filmotekan eginen den saioari esker.

Gala Hernández murtziar zinemagilearen La mecánica de los fluidos filma aurkeztuko da, eta zuzendaria bera ere bertan izanen da dokumentalaren proiekzioan, filma sortzeko prozesuan sakontze aldera. Interneten mundu kitzikagarriari buruzko filma da, eta online foro batean identifikatu ez den eta identifikatu ezin den gazte batek bere buruaz beste egiteko idatzitako oharra abiapuntu hartuta eratzen du trama, detektibe baten ikerketa bat izanen balitz bezala.

Milagros Távarak, Peruko Muta jaialdiko programatzaileak, Gala Hernández zinemagilea aurkeztuko du eta ondorengo solasaldia moderatuko du. Fermin Goñik ere parte hartuko du, psikologo kliniko gisa, Argibide Fundazioaren ordezkari gisa.
 
Informazio praktikoa:

Osteguna, martxoak 14, 11:00etan Nafarroako Filmotekan. Ikastetxe eta institutuetako bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikasleentzat. Interesa duten ikastetxeek helbide honetara idazten ahal dute: produccion@puntodevistafestival.com.

La mecánica de los fluidos | Ikasleentzako saioa Nafarroako Filmotekan
Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.