Blanca Camell Galík (1990) Ikus-entzunezko Komunikazio ikasketak egin zituen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra unibertsitatean, eta zinema master bat Université Paris 8 unibertsitatean. Le Fresnoy– Studio national des arts contemporains ikastegian eman zien jarraipena ikasketei. Emakumeen desira lantzen dute egile honen filmek, benetakoarekin lan eginez fikzioan oihartzun egiteko. Indie Lisboa, Malagako Jaialdia, Seminci, Cinespaña, D'A Film Festival, Premiers Plans d’Angers eta Côté Court jaialdietan aurkeztu dira egile honen L'oreig, Ídols, Tombent les heures eta Pol·len film laburrak.
Aukeratutako filmografia: Pol·len (2019), Tombent les heures (2018), Ídols (2016), L’oreig (2014).
Zinemagilea naiz eta Bruselan bizi naiz. Fikzioa, dokumentala eta egunkari filmatua landu ditut nire film laburretan. Maitasuna, bakardadea eta ziurgabetasuna aztertu ditut, eta saiatu naiz alderdi intimoak eta politikoak, dramak eta komedia, nahasten. Orain lana, adiskidetasuna eta paseoa interesatzen zaizkit. Nire aurreneko film luzearen proiektuan, To Redigit, Belgikako Atelier Graphoui-k ekoitzia, artxiboak industria mailan digitalizatzen dituen lantegi batean lan egiten duten bi lagun filmatuko ditut; keinuei, eta begiradei buruzko filma izango da, eta digitalizazio makinak lehertuko dituzten artxiboko irudiekin osatuko da.
Aukeratutako filmografia: Europa (2017), On n’a pas fait l’amour (2014), Camping Wesertal (2013), Robin&Robin (2012)
Madrilen bizi den zinemagilea eta diseinatzailea da Mgdalena Orellana (Buenos Aires, 1990). Buenos Aireseko Unibertsitateko Diseinu fakultatean, ECAM-en eta Elias Querejeta Zine Eskolan egin zituen ikasketak, eta azken horretan filmatu zuen Zinebi jaialdian estreinatutako Todo esto es aúnmás intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va filma. Besteak beste, Círculo de Bellas Artes, The Film-Makers' Cooperative, Madrilgo Cineteca eta Tabakaleran egon dira ikusgai egile honen lanak. Une honetan bere lehen film luzea egiten ari da, Hasta que el lugar se haga improbable, eta proiektuak Donostiako Zinemaldiaren, Elias Querejeta Zine Eskolaren eta Madrilgo Mataderoko Márgenes Zinemaldiaren babesa du.
Aukeratutako filmografia: Todo esto es aúnmás intenso si a esa hora tardía se visita a un amigo para ver cómo le va (2020), A Smile is not a Paradigm (2018), I’ll Wrap my Words in Paper Bags (2018), Conversaciones (2016)