Albisteak

17 zine dokumental pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdian
12.12.26

17 zine dokumental pelikula lehiatuko dira Punto de Vista jaialdian

Amaika herrialde ezberdinetatik datozen amaika luzemetrai eta sei laburmetrai izango dira Punto de Vista Nafarroako Zine dokumental Nazioarteko Jaialdiko zortzigarren edizioko sekzio ofiziala osatuko dutenak. Jaialdia Iruñean ospatuko da 2013ko otsailaren 19tik 24ra arte. Jaialdia Nafarroako Gobernuak antolatzen du INAAC fundazioaren bidez.

Gehiago irakurri

Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, JL Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindbergek Pu...
12.12.24

Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, JL Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindbergek Punto de Vista 2013 jaialdiko epaimahaia osatuko dute

Punto de Vista-k bere hurrengo edizioko epaimahaia konfiguratua dauka jada. Bill Brown, Christian von Borries, JP Sniadecki, José Luis Cienfuegos eta Ana Isabel Santos Strindberg izango dira Sekzio Ofizialeko sariak hautatzeko arduradunak.

Gehiago irakurri

Heterodocsias Rewind-ek José María Berzosa zinegile erbesteratua omenduko du
12.12.24

Heterodocsias Rewind-ek José María Berzosa zinegile erbesteratua omenduko du

Jaialdiak gure iraganeko zine ikusezinenari irekitzen dion espazioa aurten José María Berzosa figuran oinarrituko da, anti-frankismoa zela eta 1956ean Parisera erbesteratu zen zinegilea.

Gehiago irakurri

<i>Las trampas del tiempo</i>, Foco Punto de Vista urtarrilerako jaialdiaren aperitibo gisa
12.12.24

Las trampas del tiempo, Foco Punto de Vista urtarrilerako jaialdiaren aperitibo gisa

Urtarrilean Nafarroako Filmotekako aretoak Foco punto de Vista jaialdiaren hirugarren edizioa jasoko du, jaialdi hau 2010eko azaroan jaio zen jaialdiaren presentzia otsailetik haratago hedatzeko. Oraingoan, eta Las trampas del tiempo tituluarekin, lau pelikulek memoria, historia eta iraganaren arteko harremanei buruz hitz egiten dute: denborak beti jokatzen digu jokaldi maltzurren bat, eta gure oroimenak marrazten dituen tramak tranpak baino ez dira. Oroitzen dugun hori agian ez zen izan, edo behintzat ez zen gure oroimenean marrazten den bezala izan. Izan zena eta oroitzen denaren arteko distantzia handitzen da, baina inoiz ez gara kapazak izango hori zehaztasunez neurtzeko.

Gehiago irakurri

Bilaketa eta zoria  Oskar Alegriaren <i>Emak Bakia Baita (La casa Emak Bakia)</i> pelikulan
12.12.10

Bilaketa eta zoria Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita (La casa Emak Bakia) pelikulan

"Pailazoak benetan hiltzen dira? Printzesak gutunak erantzuten dituzte? Heriotzaren irudia zaldi zuri baten irudia da? Nora joaten dira hitz zaharrak hiltzen direnean? Galdera horietako batzuk egiten dira La Casa Emak Bakia dokumentalean, eta, bertan, etxe bat bilatu nahi da euskal kostan; hain zuzen ere, Man Rayk Emak Bakia film ospetsua filmatzeko erabilitako etxea. Handik 80 urtera, Oskar Alegria etxe horren bila abiatuko da, soilik lau pistarekin: izen misteriotsua, leiho baten fotograma, ate baten beste fotograma bat eta itsasoaren irudia.

Gehiago irakurri

  Unibertsitatea Punto de Vistan
12.12.10

Unibertsitatea Punto de Vistan

Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko Jaialdiaren zortzigarren edizioak berriro ere topaketa-gune izan nahi du fikziozkoa ez den zinemako azken berrietan interesatuta dauden unibertsitarioekin elkartzeko.

Gehiago irakurri

 Punto de Vistak Espainian aurkeztuko ditu Thom Andersen eta Stephen Dwoskinen azken pelikulak
12.12.10

Punto de Vistak Espainian aurkeztuko ditu Thom Andersen eta Stephen Dwoskinen azken pelikulak

Punto de Vista dagoeneko hasi da jaialdiaren 8. edizioan ikus ahal izango diren izenburu batzuk ixten. Erdialdea atalaren barruan, jaialdian klasikoak diren izenen azken pelikulak aurkeztuko dira: Thom Andersen-en Reconversão eta Stephen Dwoskin-en Age is…

Gehiago irakurri

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Thomas Heise zinemagile alemaniarra omenduko da, eta, horretarako...
12.12.10

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Thomas Heise zinemagile alemaniarra omenduko da, eta, horretarako, atzera begirako zabala eskaintzeaz gain, liburu bat argitaratuko da

Punto de Vistaren 2013ko edizioan, Alemaniako Thomas Heise zinemagilearen atzera begirako zabala aurkeztuko da; hau da, zatitutako Alemaniaren bateratze-prozesua markatu zuten hausturen eta jarraipenen kronistarena. Egilearen inguruan Espainian egiten den lehen atzera begirako osoena izango da; horrez gain, liburu monografikoa argitaratuko da Punto de Vista bildumaren barruan.

Gehiago irakurri

Greta Alfaro,  Lois Patiño eta Francina Verdés, X Films Proiektuaren  hirugarren edizioko errealiz...
12.11.16

Greta Alfaro, Lois Patiño eta Francina Verdés, X Films Proiektuaren hirugarren edizioko errealizadore gonbidatuak

2013ko edizioan, Punto de Vista-k Espainian indarra hartzen ari diren zenbait dokumentalistari Nafarroan entsegu-eran ikus-entzunezko sorkuntza bat egiteko aukera emango zaie. Oraingoan deitutakoak Greta Alfaro, Lois Patiño eta Francina Verdés izan dira beren proiektuak jaialdian zehar aurkez ditzaten.

Gehiago irakurri

Kikol Grau arduratuko da 2013ko goiburua egiteaz
12.11.16

Kikol Grau arduratuko da 2013ko goiburua egiteaz

Jakin-minez betetako sortzaile berritzaileei ematen zaien laguntzarekin jarraituz, jaialdiak Kikol Grau errealizadoreari agindu dio 2013ko goiburua egitea, jaialdiaren saio bakoitzaren hasieran proiektatuko den ikus-etzunezko sorkuntzako pieza labur bat.

Gehiago irakurri

Bultzatzailea
Gobierno de Navarra
Antolatzailea
NICDO
Laguntzaileak
Con la financiación del Gobierno de España. Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales Acción Cultural Española Plan de Recuperación, Transformación y Resiliencia Financiado por la Unión Europea. NexGenerationEU
volver_arriba

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.