castellano | euskara | english
Facebook Twitter Flickr YouTube Blog RSS
hasiera  |  2013ko albisteak  |  Ireki da Jaialdiaren sortzigarren edizioan izena emateko epea
ALBISTEAK
2013
2012.06.07
Ireki da Jaialdiaren sortzigarren edizioan izena emateko epea
Ireki da Jaialdiaren sortzigarren edizioan izena emateko epea
Jaialdian 2010ko abuztuaren 1aren ostean egindako film dokumentalek parte har dezakete, naziotasuna gorabehera. Hautatutako filmak jaialdiaren zazpigarren edizioko sail ofizialean lehian arituko dira Iruñean, 2013ko otsailaren 19tik 24ra.
Aurreko urteetan bezala, jaialdiaren xedea da sail ofizialean biltzea errealitatea ikuspuntu desberdinetatik hautemateko gai diren mundu osoko lanak, ikuspuntu berritzaile, independente eta sozialki konprometituak dituztenak.
Punto de Vista espiritu berritzaile eta ausarta duen proposamena da eta bertan parte hartzen duten zinemagileek film bakoitzarekin bide berriak bilatzearen aldeko apustua egiten dute, betiere, konpromiso etiko eta formala argia izanda.
 
SAIL OFIZIALEKO SARIAK
Jaialdiak sari hauek deitu ditu:
Sari ofizialak:
- Punto de Vista Sari Handia lanik hoberenarentzat: 10.000 euro.
- Jean Vigo Saria zuzendaririk hoberenarentzat: 5.500 euro.
- Film laburrik hoberenarentzako saria: 3.500 euro.
 
Sari bereziak:
- Ikusleen sari berezia film hoberenarentzat: 2.500 euro.
- Aipamen bereziak: epaimahaiak bi aipamen berezi eman ditzake, 1.250 eurokoa bakoitza.

itzuli

FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
Antolatzailea: INAAC Gobierno de Navarra Laguntzailea: ICAA Ayuntamiento de Pamplona


SAIDE NavarVIP Hotel Yoldi Restaurante Casa Manolo