castellano | euskara | english
Facebook Twitter Flickr YouTube Blog RSS
hasiera  |  2013ko albisteak  |  Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia
ALBISTEAK
2013
2011.11.21
Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia
Punto de Vista Nazioarteko Lehen Mintegia
Bill Brownen argazkia
Punto de Vista Nazioarteko Mintegia aurkezteko, ideia nagusi bat dugu: ez fikziozko zinean pentsatzen jarraitzea zine independentearen marjinetan, gizarte aldetik konprometitutakoan, sortzen diren proposamen berriak kontuan hartuta.
 
Punto de Vista Nazioarteko Mintegiak ekarpen txiki bat egin nahi du ez fikziozko zinera gerturatzeko modu horretan, garai zail hauetan sortzen ari baitaiteke. Asmoa da pelikulak eta haien arduradunak eztabaidarako eta hausnarketarako behar den espazio goxora eramatea. Zinea ospatzeko aukera alde batera utzi gabe, proposamen berri hau Punto de Vista Nazioarteko Zine Jaialdiaren barruan sortu da, eta gune ezberdina ekarri nahi da, bizitzea egokitu zaizkigun garai zail hauei aurre egiten laguntzeko. Lehen edizioan, mintegian izango dira Amir Muhammad eta Sylvain George; hau da, bi zuzendari konprometitu, zuhur eta kritikari. Haien filma, ideia eta eztabaiden bitartez, mapa kognitibo berriak egiten lagunduko digute oraina igaro ahal izateko. 
 
Ekimena krisi-egoeran sortu da, eta hori ez dago ezkutatzen ibili beharrik. Egoera hori behin baino gehiagotan gogorarazi zaigu, eta pasa den mendeko hogeita hamarreko hamarkadan (1929), New Yorkeko burtsaren erortzearen ondorioz gertatutakoaz geroztik, handiena da. Jakin badakigu, baita ere, krisi hark izugarrizko aldaketa sortu zuela orduan abangoardiako zinea bezala ezagutzen zen hartan, oinarri formalistatik oldarkorragoa eta sozialagoa izatera igaro baitzen. Bidegurutze hartan, Jean Vigoren zinea jaiotzearekin batera, erabat eta betirako aldatuko dira Joris Ivens eta Luis Buñuelenak.
 
 
Mintegian, X Films Proiektuaren beste edizio bat ere egingo da, eta urteroko izaera izango du. Hiru errealizadore berrik beren lana aurkezteaz gain, proiektu bana defendatuko dituzte, eta 2011n WeareQQ bidez hautatutako filma publikoaren aurrean aurkeztuko da.
 
 Inskribapenak: Abenduaren 15tik hemen.

itzuli

FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
Antolatzailea: INAAC Gobierno de Navarra Laguntzailea: ICAA Ayuntamiento de Pamplona


SAIDE NavarVIP Hotel Yoldi Restaurante Casa Manolo