castellano | euskara | english
Facebook Twitter Flickr YouTube Blog RSS
hasiera  |  2013ko albisteak
ALBISTEAK
2013
Behin jaialdiaren zortzigarren edizioa amaituta, Iruñan egindako 70 zinema-emanaldietara joan diren ikusleen zifrek Punto de Vista-rentzako erronka berri batez hitz egiten dute, aurten 2012ko mintegiaren ondoren, jaialdi-formatura itzuli baita. Horrela, Punto de Vista 2013an programatutako aretoetan eta ekitaldietan, guztira, 8.490 ikusle joan ziren, aldiz, 6.106 ikusle hurbildu ziren 2011n, 5.236 2010ean edo 4.353 2009an. Bost urte eskasetan, Punto de Vista-k bikoiztu egin du publikoa.
Epaimahai ofizialak, Christian von Borries, Bill Brown, José Luis Cienfuegos, Ana Isabel Santos Strindberg eta J.P. Sniadecki-k osatuta, Sekzio Ofizialean aurkeztutako lan guztiak ikusi ondoren sari hauek banatzea erabaki du:
Punto de Vista jaialdiaren zortzigarren edizioa Iruñean hasiko da datorren otsailaren 19an, asteartean. Inaugurazio ofiziala As Canções lanarekin egingo da, Eduardo Coutinho gonbidatutako izarretako baten azken filmarekin. Jaialdia ixteko, Dime quién era Sanchicorrota estreinatuko da, Jorge Tur-en lehen film luzea, 2012ko X Film Proiektuaren emaitza.
unto de Vista jaialdiko sarreren salmenta (http://www.puntodevistafestival.com/es/ultima_edicion.asp) datorren larunbatean hasiko da, otsailaren 9an. Saio bakoitzeko txartelak 4 eurokoak izango dira, edo 5 saiorako 15 euroko abonua erosi ahal izango da.
Gaurtik hasita, hots, urtarrilaren 10etik otsailaren 8ra bitartean, profesionalek eta kazetariek aukera izango dute Punto de Vistaren zortzigarren ediziorako akreditazioa egiteko, jaialdiaren web orrialdearen bitartez.
FILMEN BILATZAILEAIr a Buscador de Películas
Punto de Vista Bilduma
Antolatzailea: INAAC Gobierno de Navarra Laguntzailea: ICAA Ayuntamiento de Pamplona


SAIDE NavarVIP Hotel Yoldi Restaurante Casa Manolo